Blog de psikologiagizagarapena

ZENTRAZIOA- DESENTRAZIOA

Oraingoan berriro ere nire lehengusiñarekin pasatako esperientzia bati buruz hitz egingo dizuet, honi buruzko bizipen bat kontatu eta ondoren zentrazio-deszentrazioari buruz. Espero gustoko izatea!

Gaur zentrazio-desentrazio gaia eman dugu klasean eta ematen ari giñen bitartean nire lehengusiña txikia etorri zait burura. Gogoratzen naiz nola abenduak 24 ean, Olentzero egunean, nire lehengusiñarekin afaltzen negoen. Nire etxean Olentzero gaueko 12 tan etortzen da beraz, afaldu ondoren tinbrea jo eta nire lehengusiñari Olentzero iritsi zela esan genion. Momentu horretan nire lehengusiña korrrika atera eta Olentzerok ekarri zizkion opariak irekitzen hasi zen. 5 opari zituen. Lehengo oparia irekin ondoren bigarrena ireki zuen eta bertan zegoen berak nahi zuen panpiña. Hori ikustean ez zen beste oparietaz ohartu ez zuen interesik, bere arreta panpinean zegoen.

Zentrazio kasua iruditzen zait, ikuspegi bat bakarrik kontuan hartzeko joera izaten dutelako, objetuen edo egoeren alderdi bat bakarrik erreparatzeko joera dutelako, beste alderdi garrantzitsu batzuk aintzat hartu gabe. Deszentrazio kasua izango bazen, ikuspegi bat baino gehiago kontuan hartuko zituen, egoeraren alderdi bat baino gehiagori erreparatuko zion, kasu honetan, beste opariei. Ikuspuntuak koordinatuko zituen pertzepzio distorzioa murriztuz.

Resultado de imagen de niño con regalos


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: