Blog de psikologiagizagarapena

KAUSALITATEA

Kausalitateari buruz hitz egin dugunean, kasu bat pentsatzea egin digu maixuak. Niri bururra etorri zaidan kasua hurrengoa da.

Ume bati istorio txiki bat kontatzen diot. Istorio horretan ama eta seme baten kasua agertzen da, non ama haserratu egiten da semearekin gosaria goizetan gosaltzen duenean jaso egiten ez duelako. Istorioan amak semeari esaten dio gosaria jasotzen ez badu hasarratu egingo dela beraz umeak, ama ez hasarratzeko jaso egiten hasten da goizero bere gosaria. Egun batean umea humore txarrez jaikitzen da eta gosaldu ondoren jolastera joaten da gosaria jaso gabe. Bazkaltzeko orduan umea mahaian esertzean ama berarekin hasarratuta dagoela ikusten du.

Istorioa kontatu ondoren, umeari galdetzen diot: Zergaitik dago ama haserre? Umeak hurrengo erantzuten dit, umeak gosaria jaso ez duenez ama haserratu egiten da. Momentu horretan kausalitatea ulertu duela konturatzen naiz. Itzulgarritasuna ulertu du, kausetatik ondorioa atera du eta ondorioetatik kausetara abiatu da, hau da:

                               KAUSETATIK ONDORIORA: Gosaria ez duenez jaso, ama hasarratu egingo dela ulertzen du umeak.

KAUSALITATEA=                                                                   +

                         

                         ONDORIOETATIK KAUSETARA: Ama haserretu egin denez, umeak ulertzen du zein den kausa, kasu honetan,                                           gosaria ez jasotzea.

Hemen uzten dizuet kausalitateari buruzko adibide batzuk:

Resultado de imagen de kausa efekto

Resultado de imagen de kausa efekto

Adibide hauetan ikusten dena da nik jarri dizueten kasuaren antzekoa, umeak ulertzen du adibidez, azkenengo irudian kandela bati putz eginda itzaltzen dela beraz ulertzen du, kausatik ondorioa hau da , putz egiteagatik kandela itzaliko dela eta ondorioetatik kausetara, kandela itzalia badago putz egin diogulako dela. Azken kasu honekin beste irudiak ulertu ahal ditugu.







Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: