Blog de psikologiagizagarapena

UMEAREN EGOZENTRISMOA

Hurrengo sarreran, nire lehengusiñarekin (2 urtekoa) eduki dudan esperientzia da. Egozentrismoari buruzko gaiaz doa eta nire esperientzia kontatzen dizuet klaseko gai garrantzitsu batekin lotuz, umearen egozentrismoa.

Asteburu honetan nire lehengusiña zaintzen ibili naiz. Nire etxean geratu ginen eguraldi txarra zegoelako eta bere jokabidea behartzen geratu nintzen denbora batez.Orduan konturatu nintzen denbora guztian “nirea da “ esaldia erabiltzen zuela, jostailuekin, objetu ezberdinekin, janariarekin… Jolastera goazenean ezinezkoa zen bien artean jolastea, bera bere buruarekin eta bere jostailuarekin jolasten zuen nirekin ezer banatuz. Burura etorri zitzaidan klasean eman dugun Piageten umeen egonzentrismo atala.Piagetek esaten zuen 3 eta 6 urte bitartean haurrak egonzentrismo jokabideak izaten dituztela, besteak ez baziren egongo bezala konportatzen direla eta beraz, ez duela ezer duela ezer banandu behar besteekin.

Nire lehengusiñaren jokabideak ikusten nituenean, azaltzen saiatzen nintzen ez duela horrela jokatu behar, dena ez dela berea, banatu egin behar duela besteekin, baina ez zuen ulertzen edo ez zuen kasurik egiten. Klasean eman dugunaren arabera hiru aldi bereizten dira:

-Lehengo aldian haurrak erreparatzen du nolakoa den gizartea eta ikasten hasten da ikusten dituen gauzetatik. Hau da momentu horiek egoismo eta indibidualismo jokabideak badira berak bertatik ikasiko ditu. Hau da arrazoi zein batzuetan haurraren jokabidea gizartetik at egotearena.

-Bigarren etapa ezaguna da sortzen diren harreman eta loturagatik. (Paul Osterrieth) 5 urterarte hauurrak ez dute joku asoziatiboak barneratzen. Etapa honera iritisi harte ez dute sentitzen ezer banatu behar dutela ez dutelako ikusten jolasa besteekin momento komun bat pasatzeko metodo bezala. Beraz, jostailu bat dutenean pentsatzen dute beraiena dela, beraientzako eta besteek ez dutela beraiekin parte hartu nahi jolasea. 7 urtereekin, legeak dituen jolasak sartzen dira euren bizitan eta orduan konturatzen dira jokuaren gakoa batzuetan besteekin bananduz dela.

-Azkenik baieztapen fasea dago, haurrak ikasi ditu dagoenez gizarte trebetasunak. Erakutsiz ikasten dituzte jokabide hauek mekanismo positibo, errefortzu positibo, preparazio eta praktika bidez.

Hemen uzten dizuet artikulu bat, lagungarria izan zaidana.

https://www.webconsultas.com/bebes-y-ninos/educacion-infantil/el-egocentrismo-infantil-12819


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: